Haurra motibatua badago, memoria, sormena eta hizkuntza-trebetasunak lantzen lagunduko dio.
Haurrek gehien egiten dituzte eskolaz kanpoko jarduerak kirola, hizkuntzak, eta informatika dira. Laugarren lekuan dago musika, marrazketarekin edo antzerkiarekin batera. Musika, gozamen iturri bada, gaitasun asko lantzen lagunduko dio umeari eta gero eta espezialista gehiagok gomendatzen dute haurrek musika ikastea. Musika-tresna batekin aritzeak trebatu egiten ditu eskuak eta begiak. Memoria indartu egiten du, baita sormena eta hizkuntza, irakurketa zein idazketa trebetasunak ere. Adimen espaziala ere nabarmen garatzen zaie musika-tresna bat jotzen duten umeei eta irakasleen zein aztertzaileen aurrean jo behar izaten dutenez beldurrari gain hartzen ikasten dute gazteek.
Musika-tresna bat jotzeak ekar ditzakeen onura guztiak pikutara joaterik nahi ez badugu, arretaz zaindu behar dira bi alderdi. Batetik, akats larria izango litzateke gurasoen aginduz eta haiek hala nahi dutelako has dadin haurra musika-tresna bat jotzen, haurra bera guztiz konbentzituta egon gabe. Bestetik, ez da jolasaren dinamika ahaztu behar. Musika-tresna jotzen ikasteko, funtsezkoa da aritzea eta aritzea, eta haurrak motibatua egon behar du.
Gai honetaz sakontzen bideo hau aurkitu egin dut eta izugarrio iruditu zait
No hay comentarios:
Publicar un comentario