Eta honekin batera Bilboko umeen gabonetako parkea (UGP) edo parque infantil navideño (PIN) ateak irekiko ditu.
Urte honetan 2011ko abenduaren 17tik, 2012 urtarrilaren 8era arte irekita egongo da.
Web-ean agertzen den moduan ordutegia goizeko 11:00tik arratsaldeko 20:00etara arte izango da.
Zoritxarrez, abenduaren 25an eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo da, jai egunak direla eta.
Aurreko urtean bezala Bilbao Exhibition Centre-an kokatuko da.
Eskaintza ludiko eta didaktiko ugari eta zabalaz “bete-betean” gozatzeko, non aisialdi, dibertimendu eta denbora-pasa programa betea eta era askotakoa aurkeztuko den. Aurtengo joko, kirol eta tailer-jardueren eta betiko barraken eskaintza apartekoa izango da. Bilbao Exhibition Centre-ko hiru pabilioitan banatuko da, eta erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultur elkarte, gobernuz kanpoko erakunde eta hedabide ezberdinek parte hartuko dute, jarduera didaktiko, kirolezko, hezigarri eta kulturalez osatutako joko, ikuskizun eta tailer pila aurkezteko.
(Web-etik ateratako informazioa)
NOLA AILEGATU?
- Metroz:
- 2. Linea, Santurtzi, Ansio irteera (geltokia BEC-en iparraldeko sarbidean dago)
- Autobusez:
- 3136. Linea, Bizkaibus (Bilbo-Gurutzeta-Barakaldo)
- Autoz:
- Bilbotik, A-8tik, Santanderreko norabidean, 8. irteera: Barakaldo/Bilbao Exhibition Centre BEC.
- Nazioarteko aeroportua :
- Loiu 13 km. N637tik, Santanderreko norabidean, Barakaldo/BEC irteera
- Trena:
- RENFE. Barakaldoko geltokia.
- ANIMA ZAITEZ!
No hay comentarios:
Publicar un comentario