martes, 4 de octubre de 2011

Aita, txakur bat eros dezakegu?

Ia guraso guztiak entzun edo entzungo dute galdera hori umeen ahotzatik.Animali bat erostea edo ez erabakitzeko hainbat puntu kontutan hartu beharko dute, ez da erabaki erraza, baina sarrera honekin argibide batzuk emango ditut.

Nire ustez, etxeko animalien umeen bizitzaren parte dira.Gurasoen baita umearen  parte hartzea eta animalien beharren  planifikazioa orokorrean beharrezkoak dira  animalitxoaren esperientzia ona izateko, bai umearentzako baita gurasoentzako.
Alde batetik, umea ikasi behar du animalia zaindu eta maitasunarekin tratatu behar duela, baita ere pazientziarekin  hartzen badu  animaliaren heziketa , denborarekin ondorio oso onak lortuko dituela.

Beste aldetik, umeak modu txar batean tratatzen badio, ez da batere mesedegarri ez umearentzako ezta animaliarentzako.

Animali egokia aukeratu:

Edozein etxeko animalia onura ekarri dezake umeari  , baina oso garrantzitsua da animali egokia aukeratzea, familia, etxea eta gurasoen bizitza begiratuz. Gurasoak arduratsuak izan behar dira, txakur bat erostea erabakitzen badute, arraza oldakor bat erostea saihestu behar dute.Gogorazi behar da, edozein arraza mota aldakorra bihur daitekeela heziketa txar bat jasotzen badu.

Animali bat zaindu:
Animali bat zaintzea onura asko ematen dio umeari, nagusiki gaitasun sozialak garatzeko
Kontutan hartzeko hainbat neurri:

  • 3-4 urte baino gutxiago duten umeak ez daukate heldutasun nahikoa  bere bultzadak kontrolatzeko, beraz, gurasoek behatu behar dute haien jokabidea  animali batekin daudenean.
  • 10 urte baino gutxiago duten neska-mutilak, normalean ez dira gai haiek bakarrik animali handi (txakur edo katu) batez arduratzeko.
  • Gurasoek bere seme-alabak arduratsuak  direla pentsatu arren, animaliaren zainketa gainbegiratu behar dute
  • Umeak animaliaren  ardura galtzen badute, gurasoek jakin behar dute haiek izango direla "jabe" berriak.
  • Umeei gogoratu egin behar  zaie ,modu lasai batean, ez errieta moduan, animaliak  pertsonak bezala, janaria, ura eta ariketa fisikoa behar dutela. Umeak etengabe ez badu zaintzen animalia hobe  izan daiteke  beste etxe bat bilatzea animaliarentzako.
  • Gurasoak eredu nagusi bat dira umeentzako, beraz, haiek ikusten badute bere aita-amak arduratsuak direla animaliarekin haiek izaera hori errepikatuko dute.
Onurak

Etxeko animaliekin hazi egiten diren umeak  onura handiak erakusten dute. Sentimendu positiboak garatzea  onura hauek sortzen dute:

-Naturarekin harremanatzen  dira umeak (ugalketa, elikadura...) ezagutzen dute modu hurbil bateam
-Konfiantza
-Autokonfiantza
-Errespetua
-Maitasuna
-Afektua
-Leialtasuna
-Laguntasuna


Laburbilduz, animaliak onura asko ematen dute eta oso egokia da ume batek animali bat edukitzea alboan, baina  umeak izaera krudela aurkezten badu animaliarekin, hobe izango zen psikologo batera eramantea, etorkizunean harreman arloan arazo handiak eduki ahal dutelako.




No hay comentarios:

Publicar un comentario