martes, 11 de octubre de 2011

HIPERAKTIBITATEA

Hiperaktibitatearen jatorria burmuinean kokatu behar dela argitu digu Maria López neurobiologoak, zehazki lobulu frontalean. Kopeta atzean dago lobulu frontala, burmuinean garatzen den azken zatia da eta funtzio betearazlea dauka: planifikatzeaz arduratzen da, antolatzeaz, memoria edo lan baliabideak emateaz, pentsamendua eta emozioa integratzeaz… Iristen zaion informazioarekin zer egin erabakitzen du, zein jarrera hartu. Baina AGHN-aren atzean bi arazo egon daitezke: edo berezko arazoa du lobuluak eta neuro-transmisoreek ez dute bere lana ondo egiten, edo problema ez dago lobuluan, informazioa helarazten dioten burmuineko beste zatiren batean baizik (mugimenduaz arduratzen dena, arlo sentsoriala kontrolatzen duena, burmuin emozionala…) eta hortaz lobuluak erabaki okerrak hartzen ditu, informazio okerra iristen baitzaio.

Nola jakin ume batek hiperaktibitatea duen?

Gaurkoan ume batek AGHA (Hiperaktibitatea) duen ala ez jakiteko ohar batzuk emango dizkizuet (Ameriketako Psikiatra Elkartearen DMSN gidaliburuaren arabera):
  • Umeak arreta faltako, hiperaktibitateko edo inpultsibitateko sei sintoma edo gehiago agertzen baditu.
  • Sintomek gutxienez 6 hilabete iraun behar dute.
Oraindik ez dute gaixotasun honen kausa aurkitu baina honen sorreran garrantzia handia izaten dute faktore biologikoek.
Horretaz gain, hereditarioa dela ere esaten dute adituek. Dena den, ingurunearekin lotutako faktoreak ere garrantzitsuak dira.

Nola jakin ume batek hiperaktibitatea duen?

Gaurkoan ume batek AGHA (Hiperaktibitatea) duen ala ez jakiteko ohar batzuk emango dizkizuet (Ameriketako Psikiatra Elkartearen DMSN gidaliburuaren arabera):
  • Umeak arreta faltako, hiperaktibitateko edo inpultsibitateko sei sintoma edo gehiago agertzen baditu.
  • Sintomek gutxienez 6 hilabete iraun behar dute.
Oraindik ez dute gaixotasun honen kausa aurkitu baina honen sorreran garrantzia handia izaten dute faktore biologikoek, dopamina edo  neurotransmisoreen faltak.
Horretaz gain, hereditarioa dela ere esaten dute adituek. Dena den, ingurunearekin lotutako faktoreak ere garrantzitsuak dira.

Gaixotasuna sendatzeko,hainbat  tratamendu mota  kontuan izan beharko ditugu:
  • Tratamentdua ume bakoitzari egokitu behar zaio, ume hiperaktibo guztiak sintoma desberdinak agertzen baitituzte.
  • Badirudi, botikak eta interbentzio psikologikoa, heziketakoa eta soziala konbinatuta lortzen direla emaitza onenak.
  • Umearen inguruko pertsonen parte hartzea ezinbestekoa suertatzen da, tratamenduaren arrakasta handiena lortzeko. 
  • Tratamendu farmakologikoa haurrak 6 urte dituenean hasi behar da, 2 edo 3 urteko luzapenarekin.
  • Botikez gain garrantzi handia du umeak jasan ditzakeen bazterketa sozialak, horren aurkako neurriak aldez aurretik hartu beharko dira.

Medikuen artean egoteaz aparte, beste baliabide aurki batzuk aurki daiteztke, adibidez, musika.Oso onuragarria da tratamendu gisa hainbat arraoiengatik:


  • Instrumentu musikalak erabiltzeak arreta eskatu eta plazerra ematen duen prozesu kreatiboa da.
  • Hiperaktibitatea duten haurrei, berria denak zirrara sortzen die.
  • 0-2 urte bitarteko haurrek entzumenezko estimuluen aurrean duten erreakzio maila oso altua da.
  • Musikak hizkuntzaren garapenean laguntzen du (abestiekin...).
  • Estimulazio musikalaren ondorioz, barneko mundua kanpoko munduarekin kontaktuan jartzen da sentsazio fisiko (bibrazioak), psikiko (sentimenduak), bisual (musika idatzia edota instrumentuak) eta entzumenezko sentsazioen (melodiak) bitartez.
  • Musikak familia eta eskola giroa hobetzen laguntzen du, hiperaktibitatea duten haurren integrazioa erraztuz.
  • Musikaren bitartez antsietatea murriztu daiteke eta arnasketa orekatuago bat erdietsi.
  • Musikak arreta eta memoria lantzen laguntzen du.
  • Autonomia garatzen da musikaren bitartez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario